Lanbide tailerren egitekoa da lanaren arloan erabiltzaileek dituzten eskaerei erantzutea, enpresekin elkarlanean arituta azpikontratatze erregimenean, pertsonak gaituta ekoizpen lanerako, erantzukizun eta ardura sentimenak garatuta eta motibazioa sustatuta. Hartara, gure oinarrizko helburua da gure bezero guztiak pozik gelditzea lortzea. Denok dakigu gizarteratzeko gehien baloratzen dugun tresnetako bat lana dela; izan ere, batetik, ondasun materialak eskuratzeko bidea ematen digu, eta, bestetik, gure buru-estimua eta komunitateak guri buruz duen pertzepzioa nabarmen hobetzen du.
Hainbat enpresarekin elkarlanean aritzen gara, azpikontratatze erregimenean, eta kalitatea eta lehiakortasuna eskaintzen ditugu, ekoizpena eta gure profesionalen jardun ona hobetzen duten abantailak. Gure bezeroen aginduetara gaude, eta osotasunean kudeatzen ditugu prozesu guztiak, eraginkortasunez. Bezero bakoitzaren premietara egokitzeko gaitasunaren oinarrian lankidetza estua dago. Izan ere, ulertzen dugu lan harremana dela konbinazio perfektu baten emaitza: emandako kalitateko zerbitzuaren eta, gure langileek ematen duten kapital nagusi moduan, entusiasmoaren arteko konbinazioa.
EGINDAKO LANAK
- MULTZOAK ETA AZPIMULTZOAK MUNTATZEA.
- ERRETRAKTILATZEAK.
- PIEZA AKASTUNEN KALITATE KONTROLA.
- PAPERA ESKUZTATZEA.
- GUTUN-AZALETAN SARTZEA..
- KONEXIO ELEKTRONIKOAK MUNTATZEA.
ENPRESA LAGUNTZAILEAK
- GRUPO ARTECHE
- NORBEGA S.A.
- CONSONNI
- DECORACIONES METALICAS S.L.
- EMBALATAP
- MECO S.L.
- RETRENSA S.A.L.
LANTOKIAK
- Donibane (Leioa)
- Mendiondo (Urduliz)